Iosu – Albert Sanfeliu 1-0
Partida honetan gertatutakoa eta Iosuren sentsazioak oso desberdinak dira. Iosu ez zen gustura sentitu partidaren zehar, ez baitzuen plan on bat topatu, baina ordenagailuak esaten du posizioa berdinduta egon zela beltzak peoi bat sakrifikatu zuen arte. Sakrifizioa ez zen ona, baina, beti bezala, Iosuri denbora gutxi gelditzen zitzaion. Guk badakigu hori berdin diola Iosuri baina aurkariak ez eta Iosuk ez zion bigarren aukera bat eman eta puntua eraman zuen.
Ramón Riera – Luis Ángel 0-1
Eguneko partida luzeena. Luis Ángelek defentsa eslabako bariante ez-ohiko bat jokatu zuen eta zuriak ez zuen modu onenean erantzun. Ondorioz berehala berdindu zen posizioa baina beltzak bakarrik joka zezakeen irabazteko. Hala hori, garaipena lortzeko zuriaren akats at behar zuen, eta hori gertatu zen zuriak gaztelu bat bi piezengatik aldatzea erabaki zuenean. Beltzen zaldia eta alfila gaztelua baina askoz ere boteretsuagoak ziren eta asko luzatu zen baina damen amaiera batean Luis Ángelek taldeko bigarren puntua lortu zuen.
Félix – Josep Mascaró 1-0
Akaso partida “smooth”-ena. Erregeko defentsa indiarra jokatu zen (ez dakit zergatik Felixi behin eta berriro jokatzen dioten defentsa hau, beti irabazten du zuriekin), eta Felixek liburuan agertzen den plan osorik sartu zion. Bere erasoa damaren hegalean lehenago burutzea lortu zuen, lauki zurien alfilak aldatu zituen eta bukatzeko a zutabeko peoia bultzatu zuen dama bihur dadin.
Ramón Botifoll – Javi 0-1
Siziliana itxia jokatu zen, baina zuriak zerbait gaizki egin zuen aperturan Javik erraz lortu zuelako abantaila damaren hegalean eta zentroan. Horren ondorioz zurien piezak oso atzean gelditu ziren eta endrokea ahulduta. Javik abantaila zeukala dudarik ez dago hala ere zuriak laga egin zuen momentuan oraindik partida asko zegoen aurrean.
Claudioren partida ohikoa. Aperturatik ondo ateratzen da baina akats bat egin eta gero berdintzen da. Amaiera berdintsu batera iristen da, baina zaila dena eta orduan Claudiok azken akatsa egiten du eta galtzen du.
Manel Fernandez – Eneko Martiarena 0-1
Esan daiteke Claudioren partidaren istorio berdina jarraitu zela partida honetan. Aperturatik, nahiz eta oso ondo jokatua ez egon, zuria abantailarekin ateratzen da, baina ez du asmatzen planarekin eta berdinketa emaitza izango zela ematen zuenean zuria erotzen da eta banan banan ia peoi guztiak galtzen ditu.
Aritz – Raul Amado 1-0
Hau ere Aritzen betiko partida. Arrisku 0 da bere leloa eta horrela jokatu du aldaketako frantsesa bat. Baina Aritzen plana beti izan da aurkariari soka ematea berak bere burua urkatzeko, eta berriro lortu zuen. Hori bai puntu eramateko Aritzek teknika oso ona erakutsi zuen.
Sergio Carrasco – Agustin 1-0
Egungo partida eroena. Bere estiloan Agustinek hainbat pieza sakrifikatu zituen aperturan zurien erregea zentroan gera dadin. Ordenagailuak esaten du zuriak zeukala irabazteko haina abantaila, baina tableroan erakustea beste gauza bat da. Zuriak materiala bueltatzea erabaki zuen baina honek posizioa berdintzen zuen, hala ere Agustinek berriro kalitate bat sakrifikatzea erabaki zuen, ematen du amaiera berdinduta zegoela, baina kalitate desabantailarekin jokatzea ez da erraza eta Agustinek laga egin izan behar zuen asko borrokatu eta gero.
Partidak bukatu eta gero sagardotegiaren txanda zen. Eta hor, irabazi nahiz galdu, mundu guztia oso ondo pasa zuen. Hitz onak bakarrik daukagu bueltatzen badira prest gaude errebantxa ematera.