2017(e)ko martxoaren 20(a), astelehena

Azken bi txanden kronikak

Euskadiko liga bukatu da, azkenean laugarren sailkatu gara, baina azken sailkapenak ez du istorio osoa kontatzen, pasa garen gorabeherak eta egonezina. Azken postean Sestao B kontrako kronika ikusi genuen, orain San Viator eta Easo A partiduen kronikak ikusik ditugu.

Eguzki-Urnieta 3-1 San Viator 

Nola joango ginen azken txandara denboraldiaren hasieratik erabakigarria ikusten genuen lehia. Ordua helduta, eta aurreko txandaren garaipenari esker, ez zuen hain larri iruditzen. San Viatorren taldea paper gainean oso zaila zirudien, baina Astasioren falta edozein taldean nabaritzen da, eta San Viatorren baita. Ikus dezagun nola joan ziren partidak.

Iosu – Igor Villalta 1-0

Iosuren aurtengo partida tipikoa, baina koloreak aldatuta! Villaltak Iosuk espero ez zuen eskema bat jokatu zuen, eta posizioa berdintzeaz gain, erlojuan abantaila handia lortu zuen. Espero zen bezala hainbeste pentsatzen denean, Iosuk ez zuen planarekin asmatu eta asko ahuldu zuen erregearen hegala. Hala ere, askotan gertatzen den bezala, eta Iosuri askotan gertatzen zaion bezala, errematatzea parte zailena da eta Iosu gogor heldu zen tablerora. Igorrek ez zuen asmatu eta Iosuk bere aukera aprobetxatu zuen, peoi bat promozionatu ez dadin beltzak zaldi bat sakrifikatu behar izan zuen, eta posizio txarrago batean bestea galdu zuen, eta hor bukatu zen partida. Kasu honetan ez zen Iosu izan denboraldiaren estutasunetan ezer ikusi ez zuena.

Alvaro Albaina – Luis Ángel berdinketa

Luis Ángelen jokoa pieza beltzekin oso solidoa da eta partida hau horren adibidea da. Philidor bat jokatu zen baina zuriak ez zuen abantailarako borrokatzen duen barianteak. Posizioa berehala sinplifikatu zen eta hortik gutxira berdinketa adostu zen.

Félix – Xoan Rodal 1-0

Beltzak ez zuen asmatu aperturan eta berehala nabarmen txarrago aurkitu zuen bere burua. Nolabait borrokatzen jarraitzeko pieza bat sakrifikatu zuen bi peoiengatik. Orduan Félixen txanda zen kale egiteko eta berak egindako maniobrak ez zuen fruiturik ekarri eta zentroa lagatzen zuen beltzen alde. Baina pieza bat gutxiagoekin zaila da jokatzea eta denbora gutxi gelditzen zaizunean zailago. Beltzak ez zuen defentsan asmatu eta Félixek bere pieza inposatu zuen.


Mikel Zubizarreta – Javi berdinketa

Javik oso erraz berdindu zuen posizioa aperturan, baina hortik aurrera ez batek, ez besteak, akats handirik egin zuten, eta ondorio logikora iritsi zen, berdinketa.

Emaitza honek azken txanda jokatu baino lehen jaitsieratik libratzen gintuen, ez hori bakarrik, une batez igoera postuetan kokatzen gintuen, hirugarren postuan laugarrenarekin berdinduta, Egidazu. Hala ere azken txandan Easo Aren kontra jokatu behar genuen, ez jaisteko lehian zegoena, eta Egidazu a priori errazago zeukaten maila galduta zeukaten Sestao Bren kontra. Aspaldi bezala azken txanda denok batera jokatzen dugu, eta aurten hau Getxon gertatu da. Ikus dezagun zer gertatu zen.

Easo A 2,5 - 1,5 Eguzki Urnieta


Xabier Bedauert – Iosu berdinketa

Iosu txapelketaren bukaeran martxa hartu du. “Dakidan gauza bakarra” jokatu zuen, eta berehala berdindu zuen. Zuriak irabazteko beharra zeukan eta irabaztera jokatu zuen. Ez dakigu sakrifikatu zuen edo galdu zuen, baina zuria peoi baten desabantailarekin aurkitu zen nahiko sinplifikatua zen posizio batean. Orduan erabakigarria izan zen momentura iritsi ginen, Iosuk konbinazio bat ikusi ez zuenean, ondorioz askoz ere gehiago sinplifikatu zen posiziora, eta nahiz eta peoi baten abantailarekin jarraitu iritsi zen alfil vs zaldi amaierara emaitza litekeena beti zen berdinketa. Txanda osoko bukatzeko azken partida izan zen.

Luis Ángel – Juan Carlos Lakunza berdinketa

Luis Ángelek aperturan arriskatu zuen, eta ez zitzaion ondo atera, eta berehala ia galduta zegoen posiziora iritsi zen. Azpimarratu behar dugu ia, ordenagailuak ere ez baitu aurkitzen jarraipen erraz bat partida irabazteko. Baina orduan iritsi zen akatsen karrusela. Lehendabizi beltzak utzi zion zuriari erregearen ingurua asko ahuldu eta bidean bi peoi galdu galdu zituen. Baina zuriak ez zuen hori aprobetxatu eta detaile taktiko bat ez zuen ikusi, printzipioz dorre bat galtzen zuena baina etengabeko xakea usten ziona. Detailea hemen dator, beltzak ez zuen dorrea jan behar, erregeari mate egitera joaten bazen partida irabazita zeukan. Eskerrak Lakunzak dorrea jan zuela eta berdinketan amaitu zela partida.

Eduardo Sanz – Félix berdinketa

Partida honek ez dauka istorio handirik. Bird apertura jokatu eta gero Félixek berehala berdindu zuen posizio baina ez zuen asmatu planarekin. Pixka bat sinplifikatu eta gero zuriak berdinketa proposatu zuen eta Félixek ez zuen arrazoirik ikusi proposamena ez onartzeko.

Javi – Aritz Abalia 0-1

Partida oso konplikatua izan zen. Ematen zuen abantaila txiki batekin atera zela Javi aperturatik, baina zehaztugabetasun batzuk egin eta gero abantaila beltzen eskuetan erori zen, eta ja ez zuen laga. Berehala peoi bat irabazi zuen eta oso ondo bihurtu zuen puntu osoan.

Tamalgarria da azken txandan galtzea, honek igoerarako itxaropenak zapuzten zituen, baina denboraldiko hasierako objektiboa bete dugu, eta pozik egon beharko ginateke.

Hemen denboraldiaren zehar ateratako argazki batzuk.

Liga Vasca 2017

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina