2017(e)ko martxoaren 3(a), ostirala

Sestao B 1 - 3 Eguzki-Urnieta

Azkenean emaitza oso on bat. Garaipen honekin lasaiago arnas dezakegu, baina ez oso lasai hurrengo bi aurkariak oso gogorrak izango direlako eta ez jaisteko borrokatzen ari direlako. Ikus dezagun zer gertatu zen partidetan banan banan.

Ramón Sánchez – Iosu berdinketa

Berriro ere Iosuk zorte txarra eduki du. Beltzekin ondo atera zen aperturatik zuriak ez zuelako oso fin jokatu, eta truko batean eroriz gero peoi baten desabantailarekin aurkitu zen. Baina orduan iritsi ziren denbora estualdia eta horretan, aurten, Iosu ez dago oso fina eta, nahiz eta bigarren peoi bat irabazi ez zuen irabazteko era ikusi dorre bikoitz baten final batean eta mamu batzuk ikusi eta gero posizioa errepikatzea erabaki zuen.

Félix – Eneko Wu 1-0

Oso garaipen ona Félixena. Beltzak Budapest gambitoa jokatu zuen, baina Félix prest zegoen aurre egiteko eta berehala abantaila txiki bat lortu zuen, eta, agian garrantzi gehiago daukana, bere gustuko posizioa lortu zuen. Pixkanaka presioa handitu zuen, eta azkenean beltzen posizioa apurtu zen. Errematea ez zen oso klinikoa izan, baina emaitza ez zen inoiz dudetan egon.

Fernando Estéfano – Javi 0-1

Javiren sizilianaren kontra, berriro ere Maroczy jokatu zuen txuriak. Calasanz partida eta gero egindako errepasoa fruitua eman zuen eta apertura eta gero oreka dinamiko batera iritsi zen. Orduan Javik kalitatea sakrifikatzea erabaki zuen oso posizio korapilatsu batera iristeko, baina bere ustez beltzen jokoa errazagoa zena. Horrela frogatu zen eta akats handi bat egin zuen azkena zuria izan zen eta puntu Javiren zorrora erori zen.

Iñigo Oriza – Claudio berdinketa

Berriro ere Claudiok partida tamalgarri bat jokatu zuen. Aperturako mugimendu ordenarekin nahastu zen eta 7. mugimendurako galduta zegoen e4 peoia galdu eta gero. Hala ere hala nola aguantatu zuen eta denbora estualdira galduta iritzi arren, aukerak zituen aurkaria engainatzeko. Eta orduan miraria gertatu zen, Claudiok dorre bat sakrifikatu zuen eta zuriak jatea erabaki zuen. Claudiok aprobetxatu zuen posizio isteko eta irabazten saiatzeko beltzak pieza bat sakrifikatu behar zuen. Zuriak ez zuen momentua ikusi eta 30 segundo inkrementoarekin zegoela berdinketa eskaintzea erabaki zuen.

Azken aurreko txandan San Viatorren kontra tokatu zaigu. Iaz ohorezko mailatik jaitsi ziren eta momentuz ez dira ondo moldatu kategoria berrira. Espero dezagun orain ez hastea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina