2018(e)ko abuztuaren 30(a), osteguna

Errenteriako Magdalenak 2018


Urtero bezala Errenteriako Asociación Fomento Cultural pintxeten txapelketa antolatu du, Gerardo Elkano Memoriala. Iaz bezala gonbidatu gaituzte eta hara Iosu, Félix, Aritz eta Tinin joan dira. Txapelketak ez-ohiko formatua eduki du, bi fase egon dira, lehenengo fasean talde guztiek, 12 ziren, beste talde guztien kontra jokatu dute liga batean. 

Fomento Clasificacion 1

Bigarren fasean taldeak 3 talde multzoetan banatu dira aurreko fasearen sailkapenaren arabera, eta bere multzoaren taldeen kontra jokatu behar zuen “bueltako” partida, eta lehenengo fasearen puntuak kontuan hartzen dira. 

Fomento Clasificacion 2

Gure taldea erdipurdi aritu zen eta lehenengo fasean 7. sailkatu ziren, eta bigarren multzoan jokatu behar zuten 5.-8. postuentzako lehian. Bitxikeriaz, nahiz eta 7. sailkatu bere multzoaren taldeen kontra oso ondo aritu zen lehenengo fasean, eta ondorioz 9 puntuekin hasi zen bigarren fase hori, multzoaren lehena. 

Fomento 3

Bigarren fase honetan, oso ondo aritu zen talde horien kontra eta ondorioz 5. sailkatu da. Hemendik eskerrak bidali nahi diegu antolakuntzari gonbidapenagatik, eta espero dezagun datorren urtean berriro elkar ikustea.

Fomento 1

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina