txapelketa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
txapelketa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2018(e)ko abuztuaren 30(a), osteguna

Errenteriako Magdalenak 2018


Urtero bezala Errenteriako Asociación Fomento Cultural pintxeten txapelketa antolatu du, Gerardo Elkano Memoriala. Iaz bezala gonbidatu gaituzte eta hara Iosu, Félix, Aritz eta Tinin joan dira. Txapelketak ez-ohiko formatua eduki du, bi fase egon dira, lehenengo fasean talde guztiek, 12 ziren, beste talde guztien kontra jokatu dute liga batean. 

Fomento Clasificacion 1

Bigarren fasean taldeak 3 talde multzoetan banatu dira aurreko fasearen sailkapenaren arabera, eta bere multzoaren taldeen kontra jokatu behar zuen “bueltako” partida, eta lehenengo fasearen puntuak kontuan hartzen dira. 

Fomento Clasificacion 2

Gure taldea erdipurdi aritu zen eta lehenengo fasean 7. sailkatu ziren, eta bigarren multzoan jokatu behar zuten 5.-8. postuentzako lehian. Bitxikeriaz, nahiz eta 7. sailkatu bere multzoaren taldeen kontra oso ondo aritu zen lehenengo fasean, eta ondorioz 9 puntuekin hasi zen bigarren fase hori, multzoaren lehena. 

Fomento 3

Bigarren fase honetan, oso ondo aritu zen talde horien kontra eta ondorioz 5. sailkatu da. Hemendik eskerrak bidali nahi diegu antolakuntzari gonbidapenagatik, eta espero dezagun datorren urtean berriro elkar ikustea.

Fomento 1

2017(e)ko uztailaren 31(a), astelehena

Errenteriako Magdalenak 2017

Aurten ere Magdalenak jaietara gonbidatu gaituzte, pintxetak jolastera. Errenteriaraino Iosu, Félix, Javi eta Aritz joan dira, ez dute batere gaizki egin, trofeoa eta guzti eraman dute, bostgarren postuan sailkatu eta gero.

Magdalenas 2017

Txapelketak bi fase eduki ditu, Iosuri gustatzen zaion bezala. Lehenengo fasean denok denen kontra jokatu dute, eta bigarren fasean 4 taldeko multzoetan banatu dira taldeak, sailkapenaren arabera. Multzo horretan “bueltako txanda” jokatu da, eta taldeko sailkapenarako lehen faseko puntuak kontatu dira multzoko taldeen artean.

Magdalenas 2017

Eguzki Xake Taldeak lehenengo fasean bostgarren postuan sailkatu da, eta bigarren fasean bere multzoa irabazi du, beraz, esan dugun bezala, guztira bostgarren sailkatu da.

Magdalenas 2017

Argazki gehiago ikusi nahiz gero jarraitu hurrengo lotura.