2017(e)ko urtarrilaren 19(a), osteguna

Eguzki-Urnieta 1,5 - 2,5 Santa Ana

Beste urtero Euskadiko ligan eta helburua, berriro, maila mantentzea da. Aurten zailago ikusten dugu, igo diren taldeak oso gogorrak izango direlako. Horren lekuko gure lehenengo arerioa, Santa Ana taldea, Tuterakoa. Elo aldetik oso parekoak gara, oso partida gogorrak izango zirela bagenekien, eta azkenean, ia gure lehenengo jardunaldi guztiak bezala, emaitza hobea atera izan genukeen. Goazen partidetan zer gertatu den ikustera.

Liga vasca ronda 1 Urnieta -Santa Ana

Iosu – Daniel Roldán 0-1

Bukatu zen azken partida, eta buelta gehien eman zituena. Beltzak esperimentu bat saiatu zuen aperturan. Iosuk erantzun ona eman zion, baina beti bezala, denbora asko eman zuen erantzun hau aurkitzeko, eta gero faltan bota zuen. Iosuk oso eraso sendoa muntatu zuen, baina exekuzioan, denboragatik, kale egin zuen. Onez gero beltzak iniziatiba hartu zuen eta peoia bat irabazi. Partidaren amaiera oso mugitua izan zen, biek aukerak galtzen partida irabazteko (beltzaren kasuan), edo berdintzeko (zuriaren kasuan). Kale bat egiteko azkena Iosu izan zen.

Iñigo Ortin – Luis Ángel berdinketa

Luis Angelek beri betiko estiloa aurkeztu zuen, catenaccio totala. Kasu honetan kate hori ez zuen askatu eta pixka bat pasiboa gelditu zen. Zorionez, zuriak modu egokiena ez zuen aurkitu katea apurtzeko eta berdinketara heldu zen.

Liga vasca ronda 1 Urnieta -Santa Ana

Félix – David Garrido berdinketa

Apertura ez-ohiko bat eta gero Felixek abantaila txiki bat lortu zuen. Baina ezin izan zuen ondo burutu eta deskuidu taktiko baten ondorioz peoi bat galdu zuen. Baina ez zegoen dena galduta, nahiko konpentsazioa zeukalako, baina ez gehiago. Posizioa sinplifikatu zen eta berdinketa adostu zen.

Moises Laguardia – Javi berdinketa

Javiren iritziz zuriak nahiko gaizki jokatu zuen apertura eta ondorioz oso erraz lortu zuen posizio orekatu bat. Oso ondo jokatuz abantaila lortu zuen, irabazi behar zuela ematen zuenean, denbora gutxi erlojuan, Felix bezala, peoi bat galdu zuen eta berdinketarekin konformatu behar izan zen.

Liga vasca ronda 1 Urnieta -Santa Ana

Oso aukera ona galdu dugu, irabazita eduki genezakeen txanda bat porrotarekin amaitu zen. Hain liga parekatuarekin arriskutsua izan daiteke maila mantentzeko. Hurrengo txanda Orvina B-ren kontra, lehen txandako liderrak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina