2017(e)ko urtarrilaren 29(a), igandea

Eguzki-Urnieta 2 - 2 Portugalete

Euskadiko ligaren 3. txanda, eta Portugaletetik abiatu dira gurekin jokatzera. Gure laukotea ezin da ohorezkoa izan, Iosuk, Luis Angelek, Javik eta Claudiok jokatu dute. Hasi eta bi ordura ematen zuen etxekoek erraz irabazi behar zutela, baina esaten dute xake %90an taktika dela, eta hori frogatu da, ez baduzu taktika ikusten txarra. Ikus dezagun zer gertatu den.

Iosu – Ibon Barrio 0-1

Apertura intentzio agresiborik jabe jokatu dute biek. Hala ere lehenengo hanka sartzea beltzak egin du. Iosuk aprobetxatzen du peoi isolatu batekin beltza usteko, eta hortik abiatzen da errege beltza erasotzeko. Baina momentu erabakigarrian ez dauka denbora nahiko behar dena kalkulatzeko, hori gertatzen da 20 minutu berandu heldu zelako, edo ez, eta Axg6 ez du ikusten 5 mugimendu jarraian. Dena den, amaiera batera heltzen da Iosuk abantaila daukala, baina bere posizioari hara-kiri eginez galtzen du.

Enrique Ayesta – Luis Angel berdinketa

Bi sobietar Curaçaon.

Javi – Aritz Zabala berdinketa

Beltza aperturako zelada batean erortzen da, baina Javik ez du asmatzen jipoiarekin, eta posizioa berdintzen da. Hala ere beltzak ahulgune permanente dauka eta bere konpentsazioa dinamikoa da. Gauzak horrela Javik abantaila lortzen du berriro baina ez du linea bat bukaeraraino kalkulatzen eta zaldia irabazi ordez, dorreen amaiera batera heltzen da peoi bat gutxiago. Peoi guztiak hegal berdinean zeuden, Javik ondo defendatzen du eta ordu bat geroago berdinketa sinatzen da.

Alberto Cano – Claudio 0-1

Ematen du Claudiok hobeto zekiela nola jokatu apertura eta laster posizio hobea lortzen du. Baina detaile taktiko bat ez du ikusten, posizioa berdintzen duena, beltzak ikusi zuen baina ez zuen ondo baloratu. Pixka bat geroago zurien txanda zen kale taktiko bat egiteko. Claudiok ikusten du eta peoi bat irabazten du, eta gainera f2-n sartzen du zaldi bat. Baina Claudioren txanda zen akats taktikoa egiteko, eta oso larria, oso azkar mugitzeagatik ahalbidetzen du konbinazio bat garaipena emango liokena zuriari. Albertok ere ez du ikusten eta amaiera batera heltzen da non Claudiok peoi bat gehiago daukan. Segidan zuriak beste peoi bat galtzen du eta hemendik aurrera Claudiok ez zion beste aukera eman.

Datorren astean Gazteizera, Egidazuren kontra jokatzera.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina