2017(e)ko urtarrilaren 23(a), astelehena

Orvina B 1,5 - 2,5 Eguzki-Urnieta

Asteburu hotza eta gu Iruñeara joan behar, eta gure zain, beti gogorrak diren Orvineroak, kasu honetan beraien B moduan. Baina gure galako taldea hara joan zen joan den asteko estropezua konpontzeko, eta lortu zuten. Ikus dezagun zer gertatu zen.

Gustavo Jimenez – Iosu berdinketa

Zuriak apertura ez-ohiko jokatu zuen (hau behin baino gehiagotan ikusiko dugu kronika honetan). Ematen zuen zuriak harri orma bat jokatzen ari zirela. Nolanahi ere Iosuk berehala berdindu zuen partida, eta segidan abantaila lortu zuen. Baina hautatu zuen plana ez zen onena eta galdu zuen abantaila. Zurien txanda zen erasotzeko, eta orduan sartu ziren +30’ fasean. Ez da erraza denbora gutxiokin jokatzea, eta biek akatsak egin zituzten. Azkenean berdinketa, emaitza justua.

Luis Angel – Gonzalo Mombiela berdinketa

Halako Reti apertura jokatu zen, baina beltzak erabaki zuen beste harriko orma eraikitzea. Ez zuen asko iraun eta erasora jo zuen. Luis Angelek ondo defenditu zen eta beltza amaiera pasatzerakoan akats bat egin zuen eta iniziatiba zurien eskuetara erori zen. Hala ere, eskuratutako abantaila ez zen nahiko irabazteko eta bukaeran berdinketa adostu behar izan zuten.

Javier Sevilla – Félix berdinketa

Félixek arrisku handi hartuz jokatu zuen apertura, eta oso posizio taktiko batera heldu zen. Posizio hauetan ordenagailua da errege eta berehala markatzen ditu bi jokalarien akatsak, eta asko egon ziren. Bere ustean ebaluazio +2tik -2ra, eta bueltan joan zen bizpahiru aldiz. Gero Felixek lortu zuen -5 bat, baina ez zuen asmatu eta gero sakrifikatutako pieza ez zen konpentsazio nahiko. Hala ere nahi peoi lortuta zituen zuriak berdinketarekin adosteko.

Javier – Roberto Monje 1-0

Siziliana ez-ohiko batean ematen du zuriak abantaila txiki bat lortu zuela berehala. Abantaila ez zen oso handia izan partida osoaren zehar, baina Javi beti arazoetan jartzen zuen beltza mugimendu bakoitzean. Dorreen amaiera batera heldu zen eta zuriak peoi bat irabazi zuen. Denok dakigu zein zaila den horrelako posizioak defendatzea, eta beltzak aukerak galdu zituen, ia bukaera arte, berdinketa lortzeko. Hala ere momentu batean erregea lauki txar batera mugitu zuen eta Javik mate eman zion.

Emaitza ona, animoak ematen dizkiguna horrela jarraitzeko. Hurrengo arerio talde berria, Portugalete etxean. Animo eta irabazi!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina