2017(e)ko otsailaren 19(a), igandea

Calasanz 2,5 - 1,5 Eguzki-Urnieta. Eguzki-Urnieta 2,5 - 1,5 Fomento

Lehendabizi barkamenak kroniken atzerapenagatik, erreportari honek ez du denborarik izan bere betebeharra burutzeko. Joan gaitezen zer gertatu den azken bi jardunaldietan ikustera.

Hasteko gure bisita Calasanzera. Lehen arazoa autopistan, despistatu ginen eta Burgos ikusi genuenean ohartu ginen irteera pasa genuela, ondorioa berandu iritsi ginela. Hemendik gure eskerrak Calasanz taldekoei itxaroteagatik. Bigarren arazoa, Javik oso berandu zuela bere partida (honi buruz gero gehiago), ondorioa oso berandu iritsi ginela etxera. Hemendik gure eskerrak gure bikoteei ulertzeagatik :). Orain joan gaitezen partidetara.

Josetxu Knorr – Iosu 1-0

Ez dakit Iosu aurten “El día de la marmota” edota baratxuria eredu hartu duen, baina behin eta berriro errepikatzen du gauza bera. Aperturatik ondo atera zen zuriak ez zuelako bere planarekin asmatu, eta ia abantaila erabakigarria lortu zuen zuriak kalitatea sakrifikatzea erabaki zuenean. Posizioa itxita zegoen eta Iosuren dorreen abantaila ez zen asko nabaritzen baina berehala ireki zen. Iosuren dorreak askatasuna lortu zuten, baina zurien alfilak ere bai. Oso denbora gutxirekin erlojuan (azken finean Iosu da), andoaindarrak ez zuen asmatu erremateekin eta xake kontinuo posizio batera  iritsi zen, Iosuk ez zuen admititu nahi berdinketa zela eta mate eman zioten.

Félix – Carlos Pastor berdinketa

Félixek bere errepertorioan apertura berri bat jokatu zuen eta ez zen asko nabaritu, berehala abantaila txiki bat lortu zuelako. Hala ere gero ez zen atrebitu egin behar den plana egitera, bere erregearen ondoan aire asko uzten zuelako, eta horrekin bere abantaila gehienak ere agur esan zion. Azkenean berdinketa.

Daniel Ochoa de Oribe – Javi berdinketa

Partida luzeena, ia 120 mugimendu iraun zuena. Danielek egindako plana Maroczy posizio batean Javik ez zuen oso ondo ezagutzen eta zuriak abantaila lortu zuen. Baina xakea %90 kalkulua da eta ematen zuenean zuriak bere abantaila handitu behar zuela akats bat egin zuen. Peoi batek promozionatu egin behar zuelakoan babesik gabe utzi zuen aurreratuz, baina peiak ez zuen promozionatzen eta Javik jan zuen, eta zaldia alfilaren kontra amaiera batera iritsi zen non Javik peoi bat gehiago zeukan, eta momentu batean bi peoi gehiago. Baina beltzen txanda zen akatsak egiteko eta peoi baten abantaila izatetik peoi baten desabantaila izatera pasa zuen. Baina hemen Javik kemena atera zuen eta imajinazioa aplikatuz lortu zuen damen final batera pasatzera zuriak dorreko peoi bakar bat zuela. Hurrengo 50 mugimendutik 48 xake izan ziren zuriak berdinketarekin konformatu behar zuela konbentzitu arte.


Claudio – Igor Gallastegi berdinketa

Istorio gabeko partida. Claudiok gaizki jokatu zuen apertura eta beltzak berehala eskuratu zuen iniziatiba. Claudiok defentsa on bat topatu zuen, pieza asko aldatzen zituena eta kolore kontrako alfilen amaiera batera behartzen zuena eta berehala berdinketa adostu zen.

Berriro ere gehiago lortu genezakeen, behintzat porrota ez, baina horrekin konformatu behar.

Orain zer gertatu zen Fomentoren kontra ikustera pasako gara. Biok behar genuen garaipena eta giro urduria nabaritzen zen jokalarien artean. Gainera Iosuk ezin zuen jokatu eta gure lehen mahaiarik gabe oso zaila izango zela antzematen zen, baina Luis Angel killer moduan etorri zen, beno hori ikusiko dugu partiden laburpenean.


Luis Angel – Juan J. Saenz 1-0

JJ-k bere holandesa jokatu zuen, Luis Angelek lasai jokatu zuen eta abantaila txiki bat lortu zuen. Partida aurrera joan ahala gero eta gehiago nabaritzen zen f7ko peoia ez zegoela bere lekuan, eta batez ere, a8ko dorrea (orain d7n kokatuta) jokoz kanpo zegoela. Abantaila posizional hauengatik zuriak beltzen erregea erasotzea erabaki zuen, eta denbora gutxiekin beltzak ez zuen defentsarekin asmatu eta Luis Angelek oso partida polita bukatu zuen irabazten.


Iñigo Galarza – Félix 0-1

Agian Iñigoren partida eta Claudioren partida berdin laburtu daitezke. Apertura txarra jokatu eta gero, eta posizio txar batean denbora gutxiarekin erlojuan Hara-Kiri egin zuten. Felixen partida 19 mugimenduetan bukatu zen.


Javi – Hugo Alvarez berdinketa

Ematen zuen Javik, berriro ere, ez zuela jokatu zuten apertura ondo ezagutzen et a beltzak erraz orekatzea lortu zuen. Javiren plana ez zen oso garbi ikusten eta beltzen abantaila gero eta handiago egin zen. Orduan beltzak amaiera batera pasatzea erabaki zuen, bi dorreekin eta peoi bat gehiagorekin. Baina erabakia txarra izan zen, eta zuriak berehala kontrajokua lortu zuen. Momentua izan zen orduan beltzak akatsak egiteko eta Javik bi peoi irabazi zituen. Beharbada irabazteko aukeraren bat eduki zuen Javik, ez dago oso garbi, baina bukaeran berdinketa adostu zen.


Mikel Alvarado – Claudio 1-0

Ikusi Iñigo Galarza – Félix partidaren laburpena. Gehitu bakarrik Claudioren partidak 21 mugimendu iraun zuela.

Garaipena on bar lortu dugu, itxaropen ematen diguna maila mantentzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina