2017(e)ko otsailaren 7(a), asteartea

Egidazu 1,5 - 2,5 Eguzki-Urnieta

Larunbatean Gasteizera joan ginen Egidazuren kontra jokatzeko. Aurten gaizki hasi dute liga eta esperantza geneukan irabaziko geniela. Lehenengo sorpresa berehala etorri zen, beraien lehenengo jokalaria, orain arte partidarik jokatu ez duena, prest zegoen Iosuri aurre egiteko. Beraien galazko taldea geneukan aurrean. Ikus dezagun zer gertatu zen.

Aitor Landa – Iosu berdinketa

Ez dakigu Iosuk ondoegi zekien apertura edo ez, baina berehala desbideratu zen bide teorikotik, hala ere ondorioa izan zen zuriak eskuratu zuela abantaila txiki bat, eta oso denbora gutxi geratu zitzaiola Iosuri erlojuan. Baina momentu horretatik Iosu hazi zen eta oso ondo jokatzen hasi zen. Momentu batean konbinazio bat deuseztatu zuen, berak uste zuelako pieza zuriak asko aktibatzen zirelako. Baina honen ondorioz aldaketa asko egon ziren, eta amaiera berdinduta batera heldu zen, baina Iosuk peoi bat gehiagorekin. Alfil amaiera batean zuriak hanka sartu zuen, baina Iosu, hain denbora gutxiekin, ezin izan zuen peoi amaiera ondo kalkulatu eta irabazteko aukera galdu zuen betirako. Berdinketa, baina Iosuk gehiago merezi zuen.

Luis Ángel – Fran Ladrón de Guevara 1-0

Maroczy estruktura batera iritsi zen aperturan, Luis Ángel saiatu zen estutzen baina beltza ondo defendatu zen. Konbinazio baten bitartez Luis Angelek aprobetxatu zuen pieza batzuk aldatzeko eta beltzen peoi katea zatitzeko, eta hau guztiz erabakigarri suertatu zen. Dorreen amaieran beltzak 3 ahulgune zaindu behar zituen, eta hori denbora gutxi dagoenean oso zaila da egitea. Oso garaipen ona Luis Angelentzat.

Jorge Arce – Félix 0-1

Zuriak egin zuen dena partida honetan. Apertura bariante ez-ohiko bat jokatu zuen, Db3 sistema katalan batean. Baina bere plana errege hegalean erasotzea zen eta beste 3 mugimendu behar izan zituen hara mugitzeko. Gero zuriak alfil bat sakrifikatu zuen h6-n, Félixek jan zuen eta oso ondo defendatu zuen. Azken emaitza ez zen inoiz dudatan egon.

Javi – Jose A. Landa 0-1

Javik ez zuen asmatu aperturaten hautaketarekin eta beltzak erraz berdindu zuen. Ondoren zuriak akats txiki bat egin zuen eta abantaila eta iniziatiba beltzen eskuetara erori zen. Javi saiatu zen kontrajokua lortzen eta ezin. Partida bukatu zuen Javi kalitatea galdu zuenean.

Betiko istorio berdina, emaitza ona baina hobe izan zitekeen. Aste honetan berriro Gasteizera, kasu honetan Calasanzen kontra jokatzera. Emaitza errepikatzen bada oso pozik bueltako gara.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina