2017(e)ko otsailaren 7(a), asteartea

Egidazu 1,5 - 2,5 Eguzki-Urnieta

Larunbatean Gasteizera joan ginen Egidazuren kontra jokatzeko. Aurten gaizki hasi dute liga eta esperantza geneukan irabaziko geniela. Lehenengo sorpresa berehala etorri zen, beraien lehenengo jokalaria, orain arte partidarik jokatu ez duena, prest zegoen Iosuri aurre egiteko. Beraien galazko taldea geneukan aurrean. Ikus dezagun zer gertatu zen.

Aitor Landa – Iosu berdinketa

Ez dakigu Iosuk ondoegi zekien apertura edo ez, baina berehala desbideratu zen bide teorikotik, hala ere ondorioa izan zen zuriak eskuratu zuela abantaila txiki bat, eta oso denbora gutxi geratu zitzaiola Iosuri erlojuan. Baina momentu horretatik Iosu hazi zen eta oso ondo jokatzen hasi zen. Momentu batean konbinazio bat deuseztatu zuen, berak uste zuelako pieza zuriak asko aktibatzen zirelako. Baina honen ondorioz aldaketa asko egon ziren, eta amaiera berdinduta batera heldu zen, baina Iosuk peoi bat gehiagorekin. Alfil amaiera batean zuriak hanka sartu zuen, baina Iosu, hain denbora gutxiekin, ezin izan zuen peoi amaiera ondo kalkulatu eta irabazteko aukera galdu zuen betirako. Berdinketa, baina Iosuk gehiago merezi zuen.

Luis Ángel – Fran Ladrón de Guevara 1-0

Maroczy estruktura batera iritsi zen aperturan, Luis Ángel saiatu zen estutzen baina beltza ondo defendatu zen. Konbinazio baten bitartez Luis Angelek aprobetxatu zuen pieza batzuk aldatzeko eta beltzen peoi katea zatitzeko, eta hau guztiz erabakigarri suertatu zen. Dorreen amaieran beltzak 3 ahulgune zaindu behar zituen, eta hori denbora gutxi dagoenean oso zaila da egitea. Oso garaipen ona Luis Angelentzat.

Jorge Arce – Félix 0-1

Zuriak egin zuen dena partida honetan. Apertura bariante ez-ohiko bat jokatu zuen, Db3 sistema katalan batean. Baina bere plana errege hegalean erasotzea zen eta beste 3 mugimendu behar izan zituen hara mugitzeko. Gero zuriak alfil bat sakrifikatu zuen h6-n, Félixek jan zuen eta oso ondo defendatu zuen. Azken emaitza ez zen inoiz dudatan egon.

Javi – Jose A. Landa 0-1

Javik ez zuen asmatu aperturaten hautaketarekin eta beltzak erraz berdindu zuen. Ondoren zuriak akats txiki bat egin zuen eta abantaila eta iniziatiba beltzen eskuetara erori zen. Javi saiatu zen kontrajokua lortzen eta ezin. Partida bukatu zuen Javi kalitatea galdu zuenean.

Betiko istorio berdina, emaitza ona baina hobe izan zitekeen. Aste honetan berriro Gasteizera, kasu honetan Calasanzen kontra jokatzera. Emaitza errepikatzen bada oso pozik bueltako gara.

2017(e)ko urtarrilaren 29(a), igandea

Eguzki-Urnieta 2 - 2 Portugalete

Euskadiko ligaren 3. txanda, eta Portugaletetik abiatu dira gurekin jokatzera. Gure laukotea ezin da ohorezkoa izan, Iosuk, Luis Angelek, Javik eta Claudiok jokatu dute. Hasi eta bi ordura ematen zuen etxekoek erraz irabazi behar zutela, baina esaten dute xake %90an taktika dela, eta hori frogatu da, ez baduzu taktika ikusten txarra. Ikus dezagun zer gertatu den.

Iosu – Ibon Barrio 0-1

Apertura intentzio agresiborik jabe jokatu dute biek. Hala ere lehenengo hanka sartzea beltzak egin du. Iosuk aprobetxatzen du peoi isolatu batekin beltza usteko, eta hortik abiatzen da errege beltza erasotzeko. Baina momentu erabakigarrian ez dauka denbora nahiko behar dena kalkulatzeko, hori gertatzen da 20 minutu berandu heldu zelako, edo ez, eta Axg6 ez du ikusten 5 mugimendu jarraian. Dena den, amaiera batera heltzen da Iosuk abantaila daukala, baina bere posizioari hara-kiri eginez galtzen du.

Enrique Ayesta – Luis Angel berdinketa

Bi sobietar Curaçaon.

Javi – Aritz Zabala berdinketa

Beltza aperturako zelada batean erortzen da, baina Javik ez du asmatzen jipoiarekin, eta posizioa berdintzen da. Hala ere beltzak ahulgune permanente dauka eta bere konpentsazioa dinamikoa da. Gauzak horrela Javik abantaila lortzen du berriro baina ez du linea bat bukaeraraino kalkulatzen eta zaldia irabazi ordez, dorreen amaiera batera heltzen da peoi bat gutxiago. Peoi guztiak hegal berdinean zeuden, Javik ondo defendatzen du eta ordu bat geroago berdinketa sinatzen da.

Alberto Cano – Claudio 0-1

Ematen du Claudiok hobeto zekiela nola jokatu apertura eta laster posizio hobea lortzen du. Baina detaile taktiko bat ez du ikusten, posizioa berdintzen duena, beltzak ikusi zuen baina ez zuen ondo baloratu. Pixka bat geroago zurien txanda zen kale taktiko bat egiteko. Claudiok ikusten du eta peoi bat irabazten du, eta gainera f2-n sartzen du zaldi bat. Baina Claudioren txanda zen akats taktikoa egiteko, eta oso larria, oso azkar mugitzeagatik ahalbidetzen du konbinazio bat garaipena emango liokena zuriari. Albertok ere ez du ikusten eta amaiera batera heltzen da non Claudiok peoi bat gehiago daukan. Segidan zuriak beste peoi bat galtzen du eta hemendik aurrera Claudiok ez zion beste aukera eman.

Datorren astean Gazteizera, Egidazuren kontra jokatzera.

2017(e)ko urtarrilaren 23(a), astelehena

Orvina B 1,5 - 2,5 Eguzki-Urnieta

Asteburu hotza eta gu Iruñeara joan behar, eta gure zain, beti gogorrak diren Orvineroak, kasu honetan beraien B moduan. Baina gure galako taldea hara joan zen joan den asteko estropezua konpontzeko, eta lortu zuten. Ikus dezagun zer gertatu zen.

Gustavo Jimenez – Iosu berdinketa

Zuriak apertura ez-ohiko jokatu zuen (hau behin baino gehiagotan ikusiko dugu kronika honetan). Ematen zuen zuriak harri orma bat jokatzen ari zirela. Nolanahi ere Iosuk berehala berdindu zuen partida, eta segidan abantaila lortu zuen. Baina hautatu zuen plana ez zen onena eta galdu zuen abantaila. Zurien txanda zen erasotzeko, eta orduan sartu ziren +30’ fasean. Ez da erraza denbora gutxiokin jokatzea, eta biek akatsak egin zituzten. Azkenean berdinketa, emaitza justua.

Luis Angel – Gonzalo Mombiela berdinketa

Halako Reti apertura jokatu zen, baina beltzak erabaki zuen beste harriko orma eraikitzea. Ez zuen asko iraun eta erasora jo zuen. Luis Angelek ondo defenditu zen eta beltza amaiera pasatzerakoan akats bat egin zuen eta iniziatiba zurien eskuetara erori zen. Hala ere, eskuratutako abantaila ez zen nahiko irabazteko eta bukaeran berdinketa adostu behar izan zuten.

Javier Sevilla – Félix berdinketa

Félixek arrisku handi hartuz jokatu zuen apertura, eta oso posizio taktiko batera heldu zen. Posizio hauetan ordenagailua da errege eta berehala markatzen ditu bi jokalarien akatsak, eta asko egon ziren. Bere ustean ebaluazio +2tik -2ra, eta bueltan joan zen bizpahiru aldiz. Gero Felixek lortu zuen -5 bat, baina ez zuen asmatu eta gero sakrifikatutako pieza ez zen konpentsazio nahiko. Hala ere nahi peoi lortuta zituen zuriak berdinketarekin adosteko.

Javier – Roberto Monje 1-0

Siziliana ez-ohiko batean ematen du zuriak abantaila txiki bat lortu zuela berehala. Abantaila ez zen oso handia izan partida osoaren zehar, baina Javi beti arazoetan jartzen zuen beltza mugimendu bakoitzean. Dorreen amaiera batera heldu zen eta zuriak peoi bat irabazi zuen. Denok dakigu zein zaila den horrelako posizioak defendatzea, eta beltzak aukerak galdu zituen, ia bukaera arte, berdinketa lortzeko. Hala ere momentu batean erregea lauki txar batera mugitu zuen eta Javik mate eman zion.

Emaitza ona, animoak ematen dizkiguna horrela jarraitzeko. Hurrengo arerio talde berria, Portugalete etxean. Animo eta irabazi!

2017(e)ko urtarrilaren 19(a), osteguna

Eguzki-Urnieta 1,5 - 2,5 Santa Ana

Beste urtero Euskadiko ligan eta helburua, berriro, maila mantentzea da. Aurten zailago ikusten dugu, igo diren taldeak oso gogorrak izango direlako. Horren lekuko gure lehenengo arerioa, Santa Ana taldea, Tuterakoa. Elo aldetik oso parekoak gara, oso partida gogorrak izango zirela bagenekien, eta azkenean, ia gure lehenengo jardunaldi guztiak bezala, emaitza hobea atera izan genukeen. Goazen partidetan zer gertatu den ikustera.

Liga vasca ronda 1 Urnieta -Santa Ana

Iosu – Daniel Roldán 0-1

Bukatu zen azken partida, eta buelta gehien eman zituena. Beltzak esperimentu bat saiatu zuen aperturan. Iosuk erantzun ona eman zion, baina beti bezala, denbora asko eman zuen erantzun hau aurkitzeko, eta gero faltan bota zuen. Iosuk oso eraso sendoa muntatu zuen, baina exekuzioan, denboragatik, kale egin zuen. Onez gero beltzak iniziatiba hartu zuen eta peoia bat irabazi. Partidaren amaiera oso mugitua izan zen, biek aukerak galtzen partida irabazteko (beltzaren kasuan), edo berdintzeko (zuriaren kasuan). Kale bat egiteko azkena Iosu izan zen.

Iñigo Ortin – Luis Ángel berdinketa

Luis Angelek beri betiko estiloa aurkeztu zuen, catenaccio totala. Kasu honetan kate hori ez zuen askatu eta pixka bat pasiboa gelditu zen. Zorionez, zuriak modu egokiena ez zuen aurkitu katea apurtzeko eta berdinketara heldu zen.

Liga vasca ronda 1 Urnieta -Santa Ana

Félix – David Garrido berdinketa

Apertura ez-ohiko bat eta gero Felixek abantaila txiki bat lortu zuen. Baina ezin izan zuen ondo burutu eta deskuidu taktiko baten ondorioz peoi bat galdu zuen. Baina ez zegoen dena galduta, nahiko konpentsazioa zeukalako, baina ez gehiago. Posizioa sinplifikatu zen eta berdinketa adostu zen.

Moises Laguardia – Javi berdinketa

Javiren iritziz zuriak nahiko gaizki jokatu zuen apertura eta ondorioz oso erraz lortu zuen posizio orekatu bat. Oso ondo jokatuz abantaila lortu zuen, irabazi behar zuela ematen zuenean, denbora gutxi erlojuan, Felix bezala, peoi bat galdu zuen eta berdinketarekin konformatu behar izan zen.

Liga vasca ronda 1 Urnieta -Santa Ana

Oso aukera ona galdu dugu, irabazita eduki genezakeen txanda bat porrotarekin amaitu zen. Hain liga parekatuarekin arriskutsua izan daiteke maila mantentzeko. Hurrengo txanda Orvina B-ren kontra, lehen txandako liderrak.

2016(e)ko abenduaren 15(a), osteguna

Xake-joko aktibo Gipuzkoako txapelketaren partaideak

Hemen daukazue partaideen eguneratutako zerrenda:

Jugador/Jokalaria FIDE FEDA FVA
Iosu Aguirre Canflanca 2199 2183 2160
Javier Dominguez Ofretorio 2126 2102 2124
Félix Manso Márquez 2086 2090 2088
Aritz Abalia Patiño 2017 2017 2008
Erik Juez Villar 2009 1985 1849
Iñigo Galarza Cenzano 1977 1970 2040
Eneko Martiarena Lizarribar 1960 1921 1979
Haritz Izagirre Alsua 1918 1935 1959
Aritz Rabadán Amas 1894 1890 1898
Manuel Paredes Macarro 1880 1936 1950
Mikel Alvarado Fernandez 1879 1877 1947
Carlos Berdote Alonso 1867 1849 1930
José Joaquin Larrañaga Aldalur 1859 1877 1951
Jaime Arocena Uria 1840 1842 1904
Alfredo Guerrero Itarte 1777 1802 1875
Aitor Goñi Garmendia 1735 1771 1796
Pablo Arrondo Carbonell 1706 1663
Mikel Benaito Villagarcía 1628 1632 1766
David Moreau 1626 1633 1787
Francisco Julian Palencia Dominguez 1579 1587 1723
Enrique Campos Jimenez 1471 1464 1706
Ricardo Lanz Calavia 1326 1317
Iban Gomez Ruiz

1710
Sergio Bellosillo Pérez


Alberto Bellosillo Pérez


2016(e)ko abenduaren 13(a), asteartea

Xake-joko aktiboaren txapelketaren inskripzioak

Momentuz hauek dira izena eman duten jokalariak.

Jugador/Jokalaria FIDE FEDA
Luis Ángel Ortega Fuentes 2136 2135
Javier Dominguez Ofretorio 2126 2102
Félix Manso Márquez 2086 2090
Iñigo Galarza Cenzano 1977 1970
Eneko Martiarena Lizarribar 1960 1921
Haritz Izagirre Alsua 1918 1935
Mikel Alvarado Fernandez 1879 1877
Mikel Benaito Villagarcía 1628 1632
Francisco Julian Palencia Dominguez 1579 1587
Ricargo Lanz Calavia 1326 1317

Anima zaitezte eta parte hartu!!

2016(e)ko abenduaren 4(a), igandea

Xake-joko aktiboaren Gipuzkoako Txapelketa 2016 Campeonato de Guipúzcoa de semi-rápidas 2016

Eguzki Xake Taldean antolatuko dugu xake aktiboaren txapelketa ofiziala Lekaio kultur etxean.

Eguna/Fecha: Abenduaren 17 de diciembre.
Lekua/Lugar: Lekaio kultur etxea/Casa de cultura Lekaio, C/ San Juan s/n, Urnieta
Erritmoa/Ritmo: 15’+5’’

16 jokalari baino gutxiago 5 txanda sistema suitzarrean, 15 jokalari baino gehiago 7 txanda sistema suitzarrean.
Menos de 16 jugadores sistema suizo a 5 rondas, más de 15 sistema suizo a 7 rondas

Ordutegia/Horario:
Hasiera 10:00, txapelketa 5 txandetarako jokatzen baldin bada, denak goizean izango dira. Aldiz, 7 txandetarako jokatzen baldin bada, goizean eta arratsaldean jokatuko dira.
Comienzo 10:00, si el torneo se juega a 5 rondas, todas serán por la mañana, si se juegan 7 rondas, habrá sesión de mañana y sesión de tarde.


Txandak/Rondas (7): 10:00
10:45
11:30
12:15
15:30
16:15
17:00

Txandak/Rondas (5): 10:00
10:45
11:30
12:15
13:00

Izen ematea Gipuzkoako Xake Federakuntzan:/Inscripciones en la Federación Guipuzcoana de Ajedrez:
helbide elektronikoa/correo electrónico: xake@fgajedrez.org
Telefono zenbakia/Nº de teléfono: 943 47 46 04

Ordutegi berria/Nuevo horario
Astelehena/lunes: 10:00-13:00
Asteazkena/miércoles: 18:00-20:00
Ostirala/viernes: 17:00-20:00

Izen emateko epe muga/fecha límite de inscripción: abenduak 14 diciembre
Partehartzaile kopuru maximoa/límite de plazas: 60

Casa de cultura Lekaio map